Bilatzailea Kontaktua
...

Josu Zubia: “Futbol Egokituko topaketak antolatzea aberasgarria ez ezik, beharrezkoa ere bada desgaitasuna dutenek ere futbolaz goza dezaten”

Pasa den astelehenean Josu Zubia, Gipuzkoako Futbol Federazioko kirol zuzendaria, Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten Futbol Egokituko topaketen proiektua azaltzeko. Izan ere, gaur-gaurkoz 13 topaketa ospatu dira Gipuzkoako hainbat klubekin batera eta geroz eta gehiago dira egitasmo honen parte izatea nahi duten taldeak. GFFren asmoa hilero Gipuzkoako herriren batean topaketa bat antolatzen jarraitzea da, desgaitasuna duten haur eta nerabeek ere futbolaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hemen uzten dizuegu elkarrizketa osoa entzungai.