Gipuzkoa Futbol Federazioak langilea behar du administrari posturako

Gipuzkoako Futbol Federazioak, administrari posturako pertsona proaktibo bat bilatzen du, ekimena duena, antolatua, taldean lan egiteko prest dagoena eta honako alderdi hauek betetzen dituena:
- Ikasketak: Administraritza ikasketak edo antzekoak.
- Hizkuntzak: Euskara: C1 egiaztagiria edo baliokidea. Beste hizkuntza batzuk ezagutzea positiboki baloratuko da.
- Tresnak: erabiltzaile mailan, office-tresnak ezagutuko ditu, hala nola Excel, Word, Power Point
- Kontabilitateko oinarrizko ezagutzak. Kontabilitatea kudeatzeko programen ezagutza baloratuko da erabiltzaile-mailan.
Hautagaitza prozesua:
- Interesa duen orok lanpoltsa@fgf-gff.org helbidera bidali beharko du bere Curriculum Vitae-a hurrengo 2023ko maiatzaren 5a baino lehen.