Bilatzailea Kontaktua
...

Amaitu da 2022ko entrenatzaileen udako zikloa

Hilabeteren ondoren, atzo, astelehena, amaiera eman genion aurtengo entrenatzaileen udako zikloari. Guztira hiru jardunaldi ospatu ditugu futbolaren munduan murgilduta dauden hainbat pertsonaia ezagunen eskutik. Entrenatzaileen Batzordeak eta Eskolak egindako balorazioa oso positiboa izan da; hiru jardunaldietara jende ugari hurbildu baita.

Ekainaren 20an eman genion hasiera zikloari Sid Loweren, The Guardian aldizkarian Espainiako futbolari buruz idazten duen kazetari britainiarraren, eta Realeko futbol zuzendaria den Roberto Olaberen eskutik. Reale Arenako Auditorioan ospatu genuen lehenengo jardunaldi honetan protasgonistek euskal futbolaren nondik norakoei buruz hitz egin zuten.

Ibon Etxeazarra

Uztailaren 4an Ibon Etzeazarra, Realeko ebaluazio eta datu unitateko arduraduna, eta Igor Gordobil, Beasain K.E.-ko lehenengo taldeko entrenatzailea, izan genituen Deustuko Unibertsitatean. Etxeazarrak taldeko entrenamenduen diagnostikoari eta ebaluziaori buruz hitz egin zuen; Gordobilek, berriz, lehiaketaren azterketatik abiatuta erealitatera nola moldatu azaldu zuen 2. RFEF Mailara igo berri den bere taldearen hainbat jokaldi erakutsiz.

Igor Gordobil

Amaitzeko, uztailaren 18an Natalia Arroyo, Realeko emakumezkoen lehenengo taldeko entrenatzailea, izan genuen lan saioen prestakuntzari buruz jarduteko.

Natalia Arroyo

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu hitzaldietara hurbildu diren entrenatzaile nahiz ikasle guztiei. Udako zikloa amaituta, etenaldi bat egingo da datorren denboraldi berria hasi arte. Irailetik aurrera joango gara Entrenatzaileen Batzordearen inguruko berrikuntzen berri ematen.