Bilatzailea Kontaktua
...

Amaitu dira 21-22 denboraldiko entrenatzaileen ikastaroak 537 ikaslerekin

Amaitu dira Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Eskolaren aurtengo denboraldiko entrenatzaile ikastaroak. 2021-2022 denboraldian Entrenatzaileen Eskolak hamar ikastaro eskaini ditu guztira, Federazio honetan inoiz izandako kurtso kopururik handiena, eta 537 ikaslek parte hartu dute bertan.

Kurtsoa Ikasle kopurua
Lau UEFA C 429
Hiru UEFA B 47
UEFA A 21
Atezainen “Nacional C” 21
Areto Futboleko “Nacional C” 19
Guztira 537

 

Nabarmentzekoak dira, alde batetik, aurtengo denboraldian lehen aldiz euskara hutsean eskaini diren UEFA C eta UEFA B ikastaroak. Lehenengo aldia da Espainiako Estatuan horrelako kurtso bat hizkuntza gutxitu batean ematen dena. Lehen promozio honetan 65 ikasle egon dira guztira. Federazioaren eta Eskolaren asmoa ikastaro horiek bultzatzen jarraitzea da datozen urteetan zenbaki horiek hobetzeko nahiarekin.

UEFA Cko ikasleak azterketa praktikoan Zubietan

Bestetik, Realarekin elkarlanean emakumeei eskainitako UEFA B kurtsoa ere aipatu behar da. Ikastaroa osatu duten zortzi ikasleek Realeko eta Federazioko irakasleak izan dituzte eta Zubietan jaso dituzte klase guztiak. Hona hemen talde honen azken saio praktikoen bideo laburpen bat.

Abuztuaren erdi aldetik aurrera 2022-2023 denboraldiko ikastaroen berri emango dugu Federazioaren webgunean eta sare sozialetan.