Bilatzailea Kontaktua
...

Araba eta Bizkaia txapeldun Gabonetako lurralde arteko selekzioen txapelketetan

Pasa den abenduaren 29an Gabonetako lurralde arteko selekzioen txapelketak ospatu ziren Agorrosinen (Bergara) eta Loinazen (Beasain). Emakumezkoen eta gizonezkoen Gipuzkoako selekzioez gain, Arabak eta Bizkaiak ere parte hartu zuten hiruko formatuan jokatu ziren bi txapelketetan.

Emakumezkoen txapelketan Bizkaia izan zen txapelduna, bigarren Gipuzkoa eta hirugarren Araba. Gizonezkoetan, aldiz, Arabak irabazi zuen, Gipuzkoa bigarren eta Bizkaia hirugarren.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizonezkoen selekzioak kopekin Loinazen.

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Bergarari eta Beasaini txapelketa ospatzeko instalazioak uzteagatik.

Azken urteetan martxan jarri dira berriro Gipuzkoako selekzioak. 2023 urteari begira, helburuak lagunarteko eta txapelketa gehiagotan parte hartzea eta kategoria desberdinetako emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak osatzea izango dira.