Bilatzailea Kontaktua
...

Areto Futboleko “NACIONAL A” kurtsoa

Jada irekita dago Areto Futboleko NACIONAL A ikastaroan izena emateko epea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioetako Entrenatzaileen Eskolek elkarlanean atera duten kurtsoa datorren urriaren 10ean hasiko da eta bederatzi hilabete iraungo ditu. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: NACIONAL B titulua edo baliokidea eta azterketa medikua eginda izatea. Praktikei dagokienez, aurreko ikastaroetan ez bezala, 22-23 denboralditik aurrera kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira. Klaseak, berriz, urritik otsailera bitartean Zoom bidez egingo dira: astelenena 19:00.21:00 eta larunbata 09:30-12:30. Otsailetik maiatzera astelehenetan 19:00-21:00 Zoom bidez eta larunbatetan 09:30-12:30 klase praktikoak egingo dira Derioko zelaian. Kurtsoaren prezioa 1200€ dira eta irailaren 26ra arte egongo da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

Areto Futboleko NACIONAL A kurtsoan izena emateko sartu hemen. Bertan, eskatutako informazio guztia sartu beharko da.