Bilatzailea Kontaktua
...

Areto Futboleko “NACIONAL C” kurtso berria

Jada irekita dago Areto Futboleko “NACIONAL C” ikastaroan izena emateko epea. Datorren urriaren 17an hasi eta maiatzean amaituko da. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: 16 urte eginak izatea, DBH titulua edo baliokidea eta azterketa medikua eginda izatea. Praktikei dagokienez, aurreko ikastaroetan ez bezala, 22-23 denboralditik aurrera kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira. Klaseak online izango dira eta bi klase praktiko egingo dira zelaian. Kurtsoaren prezioa 275€ dira eta urriaren 6ra arte egongo da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

Areto Futboleko NACIONAL C kurtsoan izena emateko sartu hemen. Bertan, eskatutako informazio guztia sartu beharko da.