Areto Futboleko Nazional B kurtso berria
Jada izena eman daiteke aurtengo Areto Futboleko Nazional B kurtsoan. Izena emateko beharrezkoa da Nazional C titulua edukitzea. Kurtsoak 6 hilabeteko iraupena izango du, azaroaren 8an hasiko da eta apirilaren 30ean amaitu. Izena emateko azken eguna, berriz, azaroaren 5a izango da. Prezioari dagokionez, 800€ balio du, eta Areto Futboleko Batzordeak %50eko diru laguntza emango du (baldintzak kontsultatu).
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 246 823 telefonoetara.
Areto Futboleko Nazional B kurtsoan izena emateko egin klik hemen