Larunbatean Areto Futboleko Senior mailako finalak ospatuko dira Allurralden

Aurtengo denboraldia ere iritsi da amaierara eta asteburu honetan gizonezkoen senior mailako finalen txanda izango da. Hain zuzen ere, 1., 2. Eta 3. Mailako Ligako finalak eta 3. Mailako Kopako norgehiagoka jokatuko dira datorren ekainaren 3an. Aurten ere azken festa honen egoitza Andoaingo Allurralde kiroldegia izango da, baina aurtengoa berezia da, Euskaldunak, klub anfitrioiak, 100 urte egiten baititu.
Hona hemen lau finaletara iritsi diren taldeak eta ordutegiak:
3. Maila – Kopa | Mandragora Garagardotegia – Antiguo Futsal KE | 11:30 |
3. Maila – Liga | Teep Tolosala – Gamon Tanatorio Oarso | 15:15 |
2. Maila – Liga | Laskorain KE – AF Antxo Pesc. Ferreres | 17:00 |
1. Maila -Liga | Oiartzun KE – Martutene La Terraza | 18:45 |
Sari banaketa partida bakoitzaren amaieran egingo da. Horrez gain, 1. Mailako norgehiagokaren atsedenaldian C.D. Xotaren kamiseta bat eta Dani Saldisen beste bat zozketatuko dira ikusleen artean. Tiketak kiroldegiko sarreran banatuko dira, musutruk. Areto Futboleko Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiegu Xotari eta finalak antolatzen lagundu duten guztiei egindako ekarpenagatik.
Larunbatean Gipuzkoako areto futbolaren festaz gozatzea nahi dugu denboraldiari amaiera borobila emanez. Gipuzkoako Futbol Federaziotik dei egiten dugu Allurraldera hurbiltzeko, zuek ere festa honetaz goza dezazuen.