Bilatzailea Kontaktua
...

Asteburuko finalak eta azken jardunaldiak

Touring 3. RFEF Mailara lortutako igoera ospatzen. Argazkia: Touring K.E.

Pixkanaka-pixkanaka 2021-2022 denboraldiko txapelketak ere amaierara heltzen doaz eta asteburu honetan gure kategorietako lehenengo finalak ospatuko ditugu:

 

EMAKUMEZKO KADETEEN 1. MAILAKO FINALAK

Igoera fasea

  • TOLOSA C.F. – ANTIGUOKO K.E. | Zubipe larunbata 11:30

Kopa

  • ILINTXA S.D. – URNIETA K.E. | Altamira-anexo larunbata 12:00

 

OHOREZKO ERREGIONAL MAILA

Pasa den asteburuan Aretxabaletaren aurka 1-4 gailendu ostean, Touring. da Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako txapelduna. Larunbat honetan Bergararen aurka jokatuko du Fanderian 17:00etan eta partida hasi aurretik txapeldunen kopa emango zaio taldeari.

  • TOURING K.E. – BERGARA K.E. | Fanderia larunbata 17:00

Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan, berriz, asteburu honetan azken jardunaldia jokatuko dute. Lehia bizia dago Oiartzun. eta Eibarren artean; izan ere, oiartzuarrak lehenengo postuan daude 70 punturekin eta eibartarrak bigarren 69rekin. Oiartzunek bere eskuetan dauka igoera, larunbateko neurketa irabaziz gero datorren denboraldian Euskal Ligara itzuliko da.

  • OIARTZUN K.E. – MARIÑO C.D. | Karla Lekuona anexo larunbata 17:30
  • EIBAR SAD – ZUMAIAKO F.T. | Unbe sup. larunbata 17:30

 

NESKEN OHOREZKO INFANTIL F-8 MAILA

Larunbat goizean Antiguokok eta Intxaurdik azken aurreko jardunaldia jokatuko dute. Antiguokok irabazi edo berdiketa lortzen badu, Ohorezko Infantil Mailako txapelduna izango da.

Bestealde, pasa den asteburuan Eibar Ohorezko Infantil mailako kopako txapeldun bilakatu zen eta kopa emango zaio larunbat honetako neurketaren aurretik. Mariñoren aurka jokatuko du Ugalde-Ventasen 11:15ean.

  • ANTIGUOKO K.E. – INTXAURDI K.E. | La Salle larunbata 12:30
  • MARIÑO C.D.– EIBAR SAD | Ugalde-Ventas larunbata 11:15

 

2. RFEF MAILARA IGOTZEKO PLAYOFFAK

Aurreko asteburuan Basconiaren aurka 0-3 irabazi zuten lehenengo kanporaketa. Igande honetan 2. RFEF Mailara igotzeko playoffetako Euskadiko finala jokatuko dute Portugaleteren aurka 11:30ean Zubietan. Klubak, aurreko astean bezala, autobusa antolatu du zaleak Zubietara gerturatzeko.

  • BEASAIN K.E. – PORTUGALETE C. | Zubieta igandea 11:30

 

ARETO FUTBOLA

Larunbatean Gizonezkoen Gipuzkoako Kopako finala jokatuko da. Aldapeta ikastetxean 18:45ean. Atzo finalerdiak jokatu zituzten eta Antiguoko eta Lauburu dira finalerako txartela lortu duten taldeak.

  • ANTIGUOKO K.E. – LAUBURU K.E. | Aldapeta ikastetxea larunbata 18:45

 

ZARAUZKO PLAYEROAK

Larunbat goizean Zarauzko playeroetako finalak jokatuko dira eta urtero bezala, Gipuzkoako Futbol Federazioak parte hartuko du sari banaketan.

 

BENJAMINAK ETA ALEBINAK

Benjaminek eta alebinek pasa den asteburuan amaitu zuten denboraldia. Errendimenduko Alebinen finala eta 3-4. postuak Usabalen jokatu ziren. Vasconia izan zen txapelduna; Eibar bigarren, Tolosa hirugarren eta Touring laugarren. Alebin Hobekuntzan, berriz, denboraldi amaierako festa izan genuen Zubietan Realaren laguntzarekin batera.