Bilatzailea Kontaktua
...

Atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C ikastaroa

Otsailaren 12an irekiko da atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C  ikastaroan izena emateko epea. Apirilaren 13an hasi eta maiatzean amaituko da. Guztira zortzi klase izango dira, bi astelehen eta astearte, eta lau larunbatetan. Astelehenetan eta asteartetan 17:00etatik 20:00etara, klaseak eta saio praktikoa Ipuruan eta Zubietan; larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara klaseak Donostiako Deustuko Unibertsitatean izango dira eta saio praktikoa Zubietan. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: UEFA C titulua edo baliokidea izatea edota ikastaroan izena emanda egotea, eta praktikak egiteko talderen bat izatea. Praktikei dagokienez, kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira hilabete batez. Ikastaroaren prezioa 350€ dira eta martxoaren 22ra arte egongo da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

Atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C kurtsoan izena emateko sartu hemen.