Atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C ikastaroa

Jada irekita dago atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C ikastaroan izena emateko epea. Datorren otsailaren 25ean hasi eta martxoan amaituko da. Guztira zortzi klase izango dira, lau astelehen eta lau larunbatetan. Astelehenetan 17:00etatik 20:00etara, klaseak eta saio praktikoa Ipuruan eta Zubietan; larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara klaseak Donostiako Deustuko Unibertsitatean izango dira eta saio praktikoa Zubietan. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: UEFA C titulua edo baliokidea izatea edota ikastaroan izena emanda egotea, eta praktikak egiteko talderen bat izatea. Aurreko ikastaroetan ez bezala, 22-23 denboralditik aurrera praktikak kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira 3 hilabetez. Ikastaroaren prezioa 375€ dira eta otsailaren 15era arte egongo da izena emateko aukera.
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.
Atezainen entrenatzaile izateko NACIONAL C kurtsoan izena emateko sartu hemen.