Bilatzailea Kontaktua
...

Jon Ollora, Xabi Prieto, Aitor Zulaika eta Sergio Francisco, atzoko hitzaldiko lau protagonistak

Atzo arratsaldean Jon Ollora, Realeko egitura emozionalaren arduradunaren “Lidertzaren bila berdinen artean” hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Xabi Prieto, Aitor Zulaika eta Sergio Franciscoren partaidetzarekin batera. Lau protagonistek liderrak taldean duen paperaren garrantziaz hitz egin zuten. Realaren egitura emozionalaren planteamendutik hasita, gonbidatuek rol desberdinetan bizi izan dituzten esperientziak entzuteko aukera izan dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Deustura hurbildu ziren entrenatzaile eta ikasleei. Azken hitzaldi honekin, bukatutzat ematen dugu 2022ko Gipuzkoako Entrenatzaileen Batzordearen jardunaldien zikloa. Datorren urtean itzuliko gara!