Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioak 2022ko Batzar Nagusia ospatu zuen atzo Zumarragan

Gipuzkoako Futbol Federazioak urteroko batzarra ospatu zuen atzo Zumarragan, Urola K.E.-ren 50. urteurrena zela eta.

Herriko klubeko lehendakaria den Jotxin Iturbek ongietorria eman zien bertaratutakoei eta Urolaren ibilbidea laburbildu zuen.

Gipuzkoako futbolarekin zerikusia zuten pertsonak oroitu ziren, bereziki Pablo Ibarreta Fedarazioko langilea eta Txelis Fernandez hil berri den Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Urteurrenak ospatzen dituzten klubek oroigarri bat jaso zuten. Besteak beste, Añorga K.K.E. (100), Tolosa C.F. (100), Burumendi F.G. (75), Luberri K.E. (25) eta Ikasberri K.E. (25) klubek bertan zeudenen esker ona jaso zuten.

2021-22 denboraldian kirol lorpenen bat gauzatu duten taldeak zoriondu ziren, horien artean Beasain K.E. 2. RFEF Mailara igo izana edo Realeko emakumezkoen taldearen bigarren postua nabarmendu ziren, esaterako.

Enrique Ayesa, Epaileen Batzordeko lehendakari berria, atzo Batzar Nagusian.

Manu Diaz lehendakariak pandemiaren ondoren futbolean jokatzeko ilusioa berreskuratzeko lan egin duten pertsona guztien ahalegina azpimarratu zuen, eta egindako lan soziala goraipatu zuen. Datorren jardunaldian aurre egin beharreko erronkak ere azaldu ziren, aurreko denboraldian hainbat aldiz gertatu diren gertaeretan arreta jarriz.

Ondoren, biltzarkideek gehiengo handiz onartu zituzten bozkatzen ziren puntu guztiak, hala nola denboraldiko kirol txostenaren onarpena, urteko kontuak, aurrekontua, lehendakaritzaren ordainsaria, lehiaketen egutegia eta barne-araudi berria.

Batzarrean Enrique Ayesa, Gipuzkoako Epaileen Batzordeko lehendakari berria, aurkeztu zuten.

Eguna amaitzeko, bertaratutakoek Zumarragako Kasinoan lasai hitz egiteko aukera izan zuten.