Bilatzailea Kontaktua
...

Atzo Luis Llopisen hitzaldia ospatu zen Deustuko Unibertsitatean

Atzo arratsaldean Luis Llopis entzuteko aukera izan genuen Donostiako Deustuko Unibertsitatean. Real Madrileko atezainen entrenatzaileak, jokatzerako orduan atezainaren parte-hartzeak duen garrantziaz hitz egin zuen. Izan ere, bere lehenengo eginkizuna gelditzea bada ere, Llopisen ustez hori ez da nahikoa, atezaina jokalari bat gehiago dela eta talde-jokoaren barruan aztertu behar dela azpimarratu baitzuen. Hori guztia azaltzeko, Real Madrideko nahiz beste talde batzuetako adibideez baliatu zen.

Luis Llopis atzoko hitzaldian.

Hitzaldia publikoari irekita ez bazegoen ere, aretoa guztiz betetzea lortu zuen Llopisek. Entrenatzaileen eskolako UEFAko ikasleek nahiz afiliatuta dauden entrenatzaileek aukera paregabea izan zuten lehen pertsonan entzuteko futbol profesionalean atezainen entrenamenduak nolakoak diren lehen pertsonan entzuteko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin Deustuko Unibertsitateari, horrelako ekitaldiak egiteko instalazioak uzteagatik.

Afiliatuta dauden entrenatzaileak eta UEFA kurtsoetako ikasleak atzo hitzaldian.

Datorren hilean beste hitzaldi bat izango dugu Entrenatzaileen Batzordearen eta Eskolaren eskutik eta azken honekin amaituko da 2022ko hitzaldien zikloa. Entrenatzaile afiliatuek eta UEFA ikastaroetako ikasleek laster jasoko dute horren inguruko informazio guztia.