Bueltan da GFFren Udako Campusa

Aurten, Gipuzkoako Futbol Federazioak udako campusa antolatu du, ekainaren 26tik uztailaren 2ra Vianan, Nafarroan. Jarduera hau 2010ean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Udako campusa, gaztetxoek kirola egiten hasteko, ikasteko eta hobetzeko jarduera izateaz gain, gehien gustatzen zaien kirolaren bidez, hau da, futbolaren bidez adiskidetasuna eta laguntasuna zabaltzea du helburu.
Futbolean aritzeaz gain, egonaldiak iraundo duen zazpi egunetan neska-mutilek hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola ur jokoak, txangoak, Escape room, amaierako festa gurasoekin batera eta askoz gehiago.
Profesional talde bat izango dugu (titulu profesionaldun entrenatzaileak, fisioa, prestatzaile fisikoa, espezialistak, etab.), gaztetxoek bizipen eta esperientzia ahaztezinez betetako asteaz goza dezaten.
Ezaugarri orokorrak
- 2010ean jaiotako neska-mutilak
- Gehien erabiliko den hizkuntza: Euskara
Jarduerak
- Futboleko entrenamenduak
- Igerilekua
- Txangoak
- Jokoak
- Amaierako festa
*Kirol ekipamendua emango da
Data
- Ekainaren 26tik uztailaren 2ra (astelehena-igandea)
Ostatua
- Erentzun Ikastola – Viana, Nafarroa
Prezioa
- 390€ (ordaintzeko modua plaza ziurtatzerakoan jakinaraziko zaizue)
- Eskakizunak onartuko dira plazak bete arte.
Kontaktua
- Telefonoa: 943 46 30 22/ 747 426 823
- Emaila: komunikazioa@fgf-gff.org
Izen-ematea
- Izen-emateko galdetegia bete eta komunikazioa@fgf-gff.org helbidera bidali.