Bueltan dira Futbol Egokituko topaketak

Iazko bi denboraldietan bezala, aurtengoan ere Futbol Inklusiboko Topaketak ospatuko dira desgaitasuna duten eta ez duten zortzi urtetik gorako haur eta gazteentzat. Klub desberdinen laguntzarekin batera aurten ere Gipuzkoako hainbat futbol zelai bisitatuko dira. Igande honetan, urriak 15, izango da 2023-2024 denboraldiko lehenengo topaketa:
- Urriak 15, igandea
- 11:00
- Puio futbol zelaia, Donostia
- Klub laguntzailea: C.D. Vasconia
Gogoratu topaketan parte hartu ahal izateko izena eman behar dela futbolegokitua@fgf-gff.org helbidera idatzita edota 747 426 823 telefonora deituta.