Datorren urriaren 12an GFFk Entrenatzailearen Eguna ospatuko du

Datorren urriaren 12an, asteazkena, 2022ko Entrenatzailearen Eguna ospatuko da. Ekitaldiak Deustuko Unibertsitatean izango dira. 10:00etatik aurrera, Joan Vilà, Luki Iriarte eta Ruben de la Barrera izango dira hizlari gonbidatuak.
Gipuzkoako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeak Javier Vallejo jaunari eta Mikel Etxarri jaunari urrezko intsignia ematea erabaki du, Gipuzkoako futbolari egindako ekarpenagatik eta federazioan egindako lanagatik. Omenaldia 14.00etan izango da.
Ondoren lunch bat egingo da eta doakoa izango da bertaratzen direnentzat.