Bilatzailea Kontaktua
...

Denboraldiko gol onenaren saria

Iazko denboraldiko golegile onenak I. Gipuzkoako Sarien galan

Aurten ere Gipuzkoako Futbol Federazioak futboleko eta areto futboleko denboraldiko gol onenaren saria emango du. Bertan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • 2022-23 denboraldikoa izan behar du.
  • GFFko gizonezkoen edo emakumezkoen txapelketaren batean sartutako gola izan behar du.
    •  Futbola
      • Erregionalak: Ohorezko Erregional Maila, Gorengoen Maila eta Erregionalen 1. Maila
      • Jubenilak: Ohorezko Jubenilen Maila, Gorengoen Maila eta Jubenilen 1. Maila
      • Kadeteak: Ohorezko Kadeteen Maila, Gorengoen Maila eta Kadeteen 1. Maila
      • Infantilak: Ohorezko Infantilak, 1. Mailako infantilak/ Infantil F8 eta Infantil Txiki
    • Areto Futbola:
      • Erregionalak: Lurraldeko Lehen, Bigarren eta Hirugarren Mailak eta Emakumezkoen Lurraldeko Maila.
      • Jubenilak
      • Kadeteak
      • Infantilak
  • Honako dokumentu hau bete behar da eskatzen diren datuekin: 22-23 gol onena

Bideoa komunikazioa@fgf-gff.org helbide elektronikora bidali behar da. Kluben kasuan, aukera izango dute nahi izanez gero barneko korreotik bidaltzeko. Bideoak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 29a, astelehena, izango da.

Federaziotik interesa duen edonor lehiaketan parte hartzera animatzen dugu.

Zorte on guztioi!