Bilatzailea Kontaktua
...

Euskarazko UEFA C kurtso berria

Jada irekita dago euskarazko UEFA C ikastaroan izena emateko epea. Datorren abenduaren 26an hasi eta ekainean amaituko da. Ikastaroa egiteko beharrezko baldintzak honako hauek dira: 16 urte eginak izatea, DBH titulua edo baliokidea eta azterketa medikua eginda izatea. Horrez gain, derrigorrezkoa izango da talderen batean Praktiketako Entrenatzaile gisa egotea (EPR). Praktikei dagokienez, aurreko ikastaroetan ez bezala, 22-23 denboralditik aurrera kurtsoa hasten den lehen egunetik egingo dira 6 hilabetez. Klaseak online izango dira eta hainbat klase praktiko egingo dira zelaian. Kurtsoaren prezioa 275€ dira eta abenduaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora edo deitu 943 47 31 09 edo 747 426 823 telefonoetara.

UEFA C kurtsoan izena emateko sartu hemen.