Bilatzailea Kontaktua
...

Futboleko indarkeriari buruzko ikastaroa eskainiko da asteazkenean Miramar Jauregian

Irailaren 13an, asteazkena, Donostiako Miramar Jauregian eta EHUren Udako Ikastaroen barruan, “Indarkeria futbolean: kausak, diagnostikoa eta aurre egiteko aukerak” ikastaroa egingo da. Ekimen honetan Gipuzkoako Futbol Federazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute, eta hizlari aipagarriak daude. Programa kontsultatzeko egin klik hemen.

Gipuzkoako Futbol Federazioak ikastarora joateko plazak eskainiko ditu dohainik. Interesa izanez gero, nahitaezkoa da izena ematea komunikazioa@fgf-gff.org helbidera idatzita datorren asteleheneko 18:00ak baino lehen.