Bilatzailea Kontaktua
...

Gaur goizean Entrenatzailearen Eguna ospatu da Reale Arenako Auditorioan

Gipuzkoako Futbol Federazioak 2023ko Entrenatzailearen Eguna ospatu du gaur Reale Arenako Auditorioan. Ekitaldia goizeko 08:45ean hasi da Josu Zubiaren agurrarekin. Entrenatzaileen Batzordeko lehendakariak ongietorria eman nahi izan die bertaratutakoei.

Guztira hiru hitzaldi ospatu dira goizean zehar: Gari Fullaondok, metodologia aholkulari, UEFA PRO entrenatzaile eta Kimet Sporten sortzaileak, norberaren joku eredu pertsonala nola sortu eta planifikatu azaldu du. Ondoren, Natalia Arroyok, Realeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak, bost defentsako lerroa erasotzeko planari buruz hitz egin du bere taldearen hainbat adibide erakutsiz. Eta, azkenik, Marco Oterok, Olympique de Marsellako akademiako zuzendariak, harrobiarekin lan egitearen nondik norakoak azaldu ditu.

Hitzaldien artean, oroigarrien txanda izan da. Iazko denboraldian Ohorezko eta Gorengo Mailetan txapeldun izan ziren ondorengo entrenatzaileek oroigarria jaso dute Federazioaren eskutik:

GIZONEZKOEN KATEGORIETAN:

  • Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila – Eibar S.D.: Iñigo Perez Rodriguez
  • Gizonezko Erregionalen Gorengo Maila – Real Union Club: Carlos Garcia Fraile
  • Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Maila – C.D. Anaitasuna: Xuban Epelde Oteiza
  • Gizonezkoen Gorengo Jubenil Maila – Gure Txokoa K.K.E.: Luis Irazoqui Alzuguren
  • Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila – Antiguoko K.E.: Jose Luis Txakartegi Marin
  • Gizonezkoen Gorengo Kadete Maila – Martutene K.E.: Enrique Martinez Martinez

EMAKUMEZKOEN KATEGORIETAN:

  • Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila – Real Sociedad.de Futbol: Aintzane Encinas Gomez
  • Emakumezko Erregionalen Gorengo Maila – C.D. Hernani: Mikel Mancisidor Sesen
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila – Antiguoko K.E.: Jose Angel Ruiz Martinez

Ekitaldia ixteko, Manu Diaz lehendakariak eta David Gutierrez Espainiako Federazioko Entrenatzaileen Batzordeko lehendakariak ekitaldi berezi honetara hurbildu diren entrenatzaileak agurtu nahi izan dituzte.

Entrenatzailearen Egunari amaiera emateko, luncha eskaini da ekitaldira joan diren guztientzat.