Bilatzailea Kontaktua
...

GFF ere Korrikaren alde

Iritsi da Korrikaren 22. Edizioa. Aurreko urtean ospatu behar zen berez, baina pandemiaren ondorioz urtebete beranduago heldu da. Atzo, martxoak 31, arratsaldeko 16:30ean eman zitzaion hasiera Amurrion eta Euskal Herri osoa zeharkatu du apirilaren 10ean Donostian amaituko den arte.

Gipuzkoako Futbol Federazioak ere parte hartuko du Euskararen aldeko ekimen honetan. Aurten, lehen aldiz, Federazioak kilometroa erosi du, 2541. zenbakia: datorren apirilaren 10ean, Korrikaren azken egunean, Anoetako Estadioko Realaren denda parean hartuko du lekukoa 09:26 inguruan Madrid Etorbidera heldu arte. Bertan amaituko da Federazioaren kilometro zatia.

GFFk apirilaren 10ean egingo duen ibilbidea.

GFFko Federazioko estamentu desberdinetako ordezkariak bildu ziren atzo Federazioaren egoitzaren aurrean aurkezpen ofiziala egiteko. Datorren igandean jokalari, entrenatzaile, epaile, Zuzendaritza Batzordeko kide nahiz langileek parte hartuko dute Korrikaren alde egiteko, eta hemendik dei egiten diogu bertan parte hartzea nahi duen edonori bere klubeko janzkiren batekin datorren apirilaren 10ean gurekin korrika egiteko.