GFFren Entrenatzailearen Eguna ospatuko da datorren azaroaren 1ean

Datorren azaroaren 1ean, asteazkena, 2023ko Entrenatzailearen Eguna ospatuko da Reale Arenako Auditoriumean. 09:00etatik aurrera, Gari Fullaondo, metodologia aholkularia, UEFA PRO entrenatzailea eta Kimet Sporten sortzailea; Natalia Arroyo, Realeko entrenatzailea; eta Marco Otero, Olympique de Marsellako akademiako zuzendaria, izango dira hizlari gonbidatuak.
Gari Fullaondoren hitzaldia euskaraz izango da; beste biak, aldiz, gaztelaniaz. Jakinarazten da hitzaldi hauek birziklatze jardunaldien parte izango direla. Horretarako nahitaezkoa izango da Espainiako Federazioaren birziklatze jardunaldien estekan izena ematea urriaren 28a baino lehen. Hitzaldi horietara Gipuzkoako Entrenatzaileen Batzordeko kideek joan ahalko dute soilik. Plazak mugatuak izango dira.
Hitzaldiak amaitzean, lunch-a egongo da eta doakoa izango da bertaratzen direnentzat.