Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako 17 kirol federazio eskola kirolaren alde

Gaur goizean, urtarrilaren 17an, Gipuzkoako 17 kirol federaziok prentsaurrekoa eman dute Donostiako Kirol Etxean Eusko Jaurlaritzak eskola kirola eteteko erabakiaren aurka agertzeko.

Honako hau da federazioek idatzi duten komunikatua:

Idatzia sinatu duten 17 kirol federazioak honako hauek dira: futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismoa, gimnasia, halterofilia, hockey-a, judoa, mendia, igeriketa, pilota, bela, triatloia, ehiza, herri kirolak, urpeko kirolak eta kirol egokitua.

Idatzi horren bitartez, federazioek Eusko Jaurlaritzari neurria atzera botatzeko eta aste honetan bertan eskola lehiaketarekin jarraitzeko eskatu diote.