Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako emakumezko epaileek hitza hartu dute hedabideetan

Hedabideek bat egin dute emakumezko arbitroak erakartzeko Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Arbitroen Batzorde Teknikoak abiarazitako kanpainarekin. Kanpainaren helburua da Gipuzkoako ahalik eta emakume gazte gehienak erakartzea futbolean bestelako ibilbide bat egiteko modu berezi eta bitxira.

Kanpainaren kartela.

Aktiboan dauden gure emakumezko arbitroak dira kanpainako protagonistak eta hedabideetan hitza hartu dutenak. Horiek, eredu izanik, laster bide beretik abiatuko diren beste emakume gipuzkoar askoren inspirazio eta erreferente izango dira.

Nerea Rebollok neska guztiak animatu zituen futbola emakumezko arbitro baten ikuspuntutik begiratzera, El Diario Vasco egunkariko erreportaje batean: “Arbitrajeak badauka harrapatzen zaituen zerbait”. Gainera, Noticias de Gipuzkoa egunkarian nabarmendu zuen arbitrajeak hazten laguntzen duela, ardura eta konpromisoa hartzen dituzulako”.

Naroa Garayalde Onda Vascako mikrofonoen aurrean jarri zen Juanjo Lusarekin, eta azaldu zuen futbolean jokatzea eta arbitro izatea bateragarriak direla: “Proba dezatela, saia daitezela, asko gozatuko dute eta”. Naroak egungo emakumeen futbolaren indarra azpimarratu zuen: “Emakume arbitroek gure buruari asko eskatzen diogu jokalariek ematen duten maila berean egoteko”.

Radio Marcak ere bat egin zuen kanpainarekin. Kazetarien galderei Naroak erantzun zien honako hau adieraziz: futbolean hastean, ametsa futbolari izan ohi dela, baina balitekeela momentu batean beste bide batetik egin nahi izatea.

Nagore Gorrotxategi arbitroak ere erantzun zien komunikabideei, ETB2ko “Quédate con Ane” saioan, hain zuzen: “Gurasoek gure lanagatik zoriontzen gaituzte, eta taldeen entrenatzaileek jarraitzeko animatzen gaituzte”.

Mikel Perez Lasak, Lehen Mailako arbitro ohiak eta Gipuzkoako Batzordeko erreferente nagusiak, ere parte hartu du Gipuzkoako emakumezko arbitroen aldeko kanpaina horretan. Hala, Gipuzkoako Arbitroen Batzorde Teknikoarentzat kanpaina zein garrantzitsua den nabarmendu du. “Orain aktibo dauden neskek ilusio handia daukate. Futbola gustatzen zaie. Arbitrajea gustatzen zaie”. Emakumezko arbitrajearen hazkundea esponentziala izaten ari da. “Aurrera egiteko aukera dago, bai Estatu mailan, baita nazioartean ere”.

Eman izena:
Whatsappa: 618 79 93 05
cta@ctagipuzkoa.com
ctagipuzkoa.com