Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Federazioaren eta Futbol Mas gobernuz kanpoko erakundearen arteko lankidetza

Gipuzkoako Futbol Federazioa Futbol Mas nazioarteko gobernuz kanpoko erakundearekin lankidetzan arituko da bere mezua Gipuzkoako familien artean zabaltzeko. Futbol Mas Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Alex Remirorekin lankidetzan, Gipuzkoako futbolarien familiekin kontzientziazio-lana egiten ari den proiektu bat sortu du.

Gipuzkoako Federazioak ekimen hori babestuko du, atxikitako kluben arteko harremanak eta koordinazioa erraztuz, gure kirolean parte hartzen duten pertsona guztien ongizate fisiko eta emozionala errespetatzeko eta sustatzeko, mezua etxeetara irits dadin.

Ekimen honetan familiei zuzendutako aurrez aurreko tailerrak egiten dira eta jolasa eta dibertsioa dira protagonista. Dagoeneko hainbat klubek gozatu dute proposamen honetaz, eta beste askok aukera izango dute dohainik datozen hilabeteetan.