Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioa 22. Korrikarekin bat

Martxoaren 31n hasita hamaika egunez ikusi dugu Korrika Euskal Herriko txoko guztietan eta atzo, Korrikaren azken egunean, Gipuzkoako Futbol Federazioaren txanda izan zen. Goizeko 10:00ak aldera igaro zen Reale Arenako estadiotik. Metro gutxiko ibilbidea bazen ere, esku ugaritatik pasa zen lekukoa.

Joxe Mari Artola Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen Federazioaren izenean lekukoa eramaten lehena; Lidia Barragan epaileak eta Manu Diaz lehendakariak hartu zioten erreleboa; Josu Zubia, Entrenatzaileen Eskolako zuzendariak eta Mikel Azkune Zuzendaritza Batzordeko kideak jarraitu zieten; ondoren Iñigo Letamendi Idazkari Nagusiaren eta Jon Amiama Areto Futboleko Batzordeko kidearen txanda izan zen; amaitzeko, Beñat Larrañaga lehendakariordeak egin zituen azken metroak Madrid Etorbidera iritsi arte.

Gipuzkoako Futbol Federazioaren kilometroko parte-hartzaileak Korrikan irten aurretik.

Lehengo aldia da Gipuzkoako Futbol Federazioak Korrikan parte hartzen duena. Giro ezin hobea izan genuen eta Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin korrika egitera animatu ziren guztiei.