Gipuzkoako Futbol Federazioak 20 urtez azpiko Munduko Txapeldunak saritu ditu

Realeko jokalariak diren Adriana Nanclares, Elene Lete, Izarne Sarasola, Ana Tejada eta Mirari Uria 20 urtez azpiko Munduko Txapeldunek “Gipuzkoako futboleko mitoa” izeneko oroigarria jaso dute Federazioaren eskutik. Ekitaldia atzo arratsaldean ospatu zen Federazioko egoitzan modu intimoan.
Bertan izan ziren Manu Diaz, GFFko lehendakaria, Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide eta Federazioko emakumezkoen futboleko batzordeko ordezkariak. Realari dagokionez, berriz, Alex Uranga klubeko kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria, Emakumezkoen Futboleko sekzioko kirol zuzendaria ere bertaratu ziren.
Federazioaren izenean bost jokalariak zoriondu nahi ditugu eta emakumezkoen futbolaren alde lanean jarraitzeko eskatzen diegu, gure probintziako egungo neska gaztetxoenen erreferente izaten jarrai dezaten.
