Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioak 3K programaren diploma jaso du

Pasa den ostegunean Gipuzkoako Futbol Federazioak 3K programaren diploma jaso zuen Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariaren eskutik.

3K Programa hiru urteko prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta EUSKALITek koordinatua. Programa honen helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko proiektu honetan, Federazioak parte hartu du Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika egokiak ezagutu eta landu diren formazio saio desberdinetan.

Urriaren 27an Kirol Etxean ospatu zen ekitaldian, programan parte hartu duten Iñigo Letamendi GFFko Idazkari Nagusia eta Aitor Benito langilea egon ziren.

Aitor Benito, behean eskubian, diploma jaso zuten gainontzeko kideekin batera.