Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioak eta MondragonLinguak lankidetza hitzarmena sinatu dute Futbol Egokituaren proiektua bultzatzeko

Josu Zubia, Idoia Mujika, Manu Díaz eta Oneida Zubia MondragonLinguan.

Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakariak, Manu Diazek, eta MondragonLinguako Formakuntza zuzendariak, Idoia Mujikak, datozen hiru urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, urtarrilaren 18an. Akordio horren helburua federazioa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egiten ari den futbol egokituko proiektua bultzatzea da, desgaitasuna duten haur eta gazteek ere futbolaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Idoia Mujika eta Manu Díaz lankidetza hitzarmena sinatzen.

MondragonLingua batu berri den proiektu hau garatzen hasi da jada, eta 2021-22 denboraldirako, proiektuaren lehen urtea, zortzi jolas eta prestakuntza topaketa antolatu dira Gipuzkoako hainbat herritan, futbol egokituko begiraleak prestatzeko jardueraz gain.

MondragonLingua Mondragon Korporazioko enpresa da eta Arrasaten du egoitza. Hizkuntzen formakuntzan eta itzulpen zerbitzuetan dihardu eta Arrasaten, Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Oñatin ditu ikasketa zentroak.