Gipuzkoako Futbol Federazioak Euskaraldian parte hartuko du

Bihartik aurrera Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatuko da eta Gipuzkoako Futbol Federazioak bertan parte hartuko du. Aurtengo lema “Hitzez ekiteko garaia da”. Entitate moduan Federazioaren helburua 14 egun horietan euskararen erabilera sustatzea eta handitzea izango da. Horretarako, bulegoko hainbat langilek, Zuzendaritzako kideek, entrenatzaile zein epaile estamentuetako hainbat kidek, rola aukeratu, txapa jarri eta ariketan parte hartuko dute.
Azaroaren 23ra arte aukera dago Euskaraldian izena eman eta ariketan parte hartzeko belarriprest edo ahobizi moduan. Horretarako ondorengo estekan izena eman behar da.
Federaziotik ekimen honen parte izatera animatzen zaituztegu. Horrelako ariketek, gure eguneroko harremanetan dauzkagun hizkuntza ohituraz kontziente izaten laguntzen digute eta ohitura horiek aldatzeko aukera berriak sortzen dizkigute. Aukeratu zure rola eta ekin ariketari!