Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioak haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa garatu du

Gipuzkoako Futbol Federazioak haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa garatu du. Protokoloa honek, legez beharrezkoa izateaz gain, honako helburu hauek ditu: kirol jardueran parte hartzen duten eragile guztien artean kontzientzia sortzea, espazio seguruak sortzea eta, adingabeek futbolaz gozatzeko jarduera eremuan erabiltzen diren babes neurriak ezagutzera ematea. Izan ere, kirola funtsezkoa da adingabeen garapen integralerako eta nahitaez baloratu behar da zein garrantzitsua den kirola haurrak babestutako egoteko eremu gisa. Protokolo honek Gipuzkoako Futbol Federazioak haurrak babestearekin eta tratu ona ematearekin duen konpromiso etiko eta legala erakusten du.

Protokoloa aurkezteko eta zertan datzan azaltzeko GFFk hainbat bilera egingo ditu Gipuzkoako klubekin. Urtarril amaieran hasita, sei hitzaldi egingo dira guztira probintziako zonalde desberdinetan. Protokoloaren nondik norakoak azaltzean gain, klub bakoitzak berea garatzeko irizpideak ere emango dira.

Horrez gain, Federazioak delegatu bat jarri du edozein arazo edo zalantzen aurrean laguntzeko. Horretarako, honako helbide hau sortu da: naiara@fgf-gff.org.  Edonork gure kirolarekin lotutako arazoren bat izanez gero, helbide horretara idatz dezake inongo arazorik gabe.