Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako Futbol Federazioak izen ospetsuekin aurkeztuko du udako zikloa

Roberto Olabek, Sid Lowek, Igor Gordobilek eta Natalia Arroyok parte hartuko dute

Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Batzordeak hainbat izen ospetsu izango dituen ziklo erakargarria antolatu du uda honetarako.

Roberto Olabe Real Sociedadeko futbol zuzendariak eta Sid Lowe kazetari ingeles ospetsuak aurrez aurre hitz egingo dute euskal futbolaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz. Lehenengo topaketa hau datorren astelehenean, ekainak 20, arratsaldeko 18:30ean izango da Reale Arenako auditorioan.

Bi aste geroago, uztailaren 4an, Igor Gordobilek, 2. RFEF mailara igo berri duen SD Beasaingo entrenatzaileak, hartuko du lekukoa Deustoko Unibertsitateko Loiola Centrum aretoan.

Uztailaren 18an itxiko du zikloa Natalia Arroyok, Realeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak, Asteko prestakuntza: nondik eta nola diseinatzen ditugu entrenamendu-saioak? izeneko hitzaldiarekin.

Bigarren eta hirugarren jardunaldiei buruzko informazio gehiago zehaztuko da datozen egunetan. Hitzaldiak entrenatzaileei zuzenduta daude, baina interesa duen edonork joateko aukera izango du doan, aldez aurretik izena emanda fgf@comiteentrenadores.com helbidera idatzita.