Gipuzkoako Futbol Federazioaren app berria

Federazioaren eraldaketa digitalaren prozesuan webgune berria diseinatu da, joan den denboraldiaren hasieran kaleratu zena, eta oraingoan erabat berritu dugu app-a. Aplikazio berri honek web orriaren ildo berari jarraitzen dio, diseinu freskoago, modernoago eta gaurkoago batekin.
Eskuragarri dago Gipuzkoako Futbol Federazioaren app berria App Store eta Google Play aplikazioetan.
Aplikazioaren menu nagusia hiru ataletan banatuta dago:
– Nire klubak
– Nire taldeak
– Nire txapelketak

Horietan, Federazioaren txapelketa guztien ordutegiak, egutegiak, emaitzak eta sailkapenak kontsulta daitezke. Gainera, erabiltzaileek lehiaketa eta talde gogokoenak konfigura ditzakete, unean uneko emaitzen eta ordutegien jakinarazpenak jasotzeko.

Aplikazio berriari gehitu zaion berrikuntzetako bat NIRE KLUBAK atala da. Bertan, kluba osatzen duten futbol federatuko zein areto futboleko talde guztien emaitzak kontsulta daitezke. App berri honetan partiden zerrenda ere estreinatuko da; hemendik aurrera webgunean argitaratzeaz gain, app-etik ere kontsultatu ahal izango dira asteburuko partida guztiak. Bertara sartzeko, Menua (ezkerrekoa) – Partizen zerrenda atalean sartu beharko da.

App-aren beste funtzioetako batzuk ondorengo hauek dira: albisteak, zirkularrak eta Gipuzkoako futbol zelai guztiak begiratzeko aukera.
Azkenik, nabarmendu behar da erabiltzaileen beharren arabera aplikazioa eguneratzen joango dela hobekuntza edo aldaketaren bat gehitzen den bakoitzean. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da beti azken bertsioa instalatuta izatea.