Bilatzailea Kontaktua
...

GFFko Entrenatzaileen Eskolak Espainiako Federazioaren Premium kalitate zigiluen ziurtagiria lortu du

UEFA C kurtsoko ikasleak azterketa praktikoa egiten Zubietan.

Gipuzkoako Futbol Federazioko Lurralde Eskolak Espainiako Futbol Federazioaren PREMIUM kalitate zigilua lortu du, futbol entrenatzaileen prestakuntza diplomei buruzko ikastaroetarako ziurtapen prozesua gainditu ondoren.

Ziurtagiri horrek gure Eskolaren jarduera bermatu eta gure titulazioen prestakuntza prozesuaren bikaintasuna aitortzen ditu, Gipuzkoan UEFA zigilua duten eta FIFA eremu osoan entrenatzeko gaitasuna ematen duten bakarrak baitira.