Bilatzailea Kontaktua
...

Gipuzkoako futboleko emakumeen sarearen aurkezpena

Abenduaren 4an, astelehena, Gipuzkoako futboleko emakumeen sarearen aurkezpena egingo da arratsaldeko 18:00etan Real Arenako Auditorioan. Proiektu honen bidez, Gipuzkoako Futbol Federazioak balioa eman nahi dio emakumeek gure kirolaren hainbat esparrutan duten zereginari, eta espazio bat sortu nahi du, emakumeek, zuzendari, entrenatzaile edo jokalari gisa, presentzia handiagoa izaten jarrai dezaten.

Federazioak gogorarazi du Gipuzkoa erreferentziazko lurraldea dela emakumeen futbol praktikari dagokionez, lizentzia guztien %20 hartzen baitu, eta Estatuko batez bestekoa, berriz, %8koa baita. Jokalarien pribilegiozko egoera hori gainerako estamentuez eta karguez (entrenatzaileak, epaileak eta zuzendariak) inguratu behar da, horietan presentzia handiagoa behar baita.

Aurkezpenean federazioetako eta administrazioetako agintariek parte hartuko dute. Parte hartzen dutenek, gainera, Reale Arenako instalazioen zati bat ezagutu ahal izango dute.

Aurkezpenaren ondoren, Teresa Busto Airbuseko lehendakari ohi eta Entalenta aholkularitza enpresaren sortzaileak hitzaldia emango du.

Aurrerago, oraindik data zehazteko dago, beste topaketa bat antolatuko da, eta bertan Gipuzkoako kiroleko hainbat emakume garrantzitsu izango dira protagonista.