Kontaktua
...

Gipuzkoako hiru epaile, Espainiako Emakumezkoen Arbitrajearen maila gorenera iristeko erronkaren aurrean

Argazkia: Javi Urola

Gipuzkoako hiru epaile Las Rozasen (Madril) izango dira larunbat honetan“Emakumezkoen Arbitrajea Garatzeko Taldean”sartzeko plaza bat lortzeko. Estatu mailan hautatutako epaileek osatzen dute talde hori, eta bertan prestakuntza eta garapen programetan parte hartzen dute; aurtengo denboraldian Arbitroen Batzorde Teknikoak gainbegiratuko ditu. Talde horren helburua epaile onenak hautatzea da Emakumezkoen Lehen Mailan egon daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko.

Lidia Barragán Gaspar, Nerea Rey Vicente eta Nerea Rebollo Valdivia behin baino gehiagotan izendatu dituzte laugarren epaile Emakumezkoen Lehen Mailako partidetan, eta larunbat honetan joko-arauen azterketa eta proba fisikoak egingo dituzte; programa horrek euren kirol ibilbidea guztiz alda lezake.

Gipuzkoako emakumezkoen epaileen hiru ordezkariak 2015ean eta 2017an hasi ziren epaile lanetan, eta denboraldi gutxitan Estatuko maila gorenaren atarian jartzea lortu dute, arbitrajea ikasketekin aldi berean eginez. Gainera, denboraldian zehar, epaile berriei ere laguntzen diete eginkizun horietan jardun ahal izan dezaten, batez ere orain, futbol talde batean jokatzea eta epaile lanetan aritzea guztiz bateragarriak baitira.

Gipuzkoako Futbol Federaziotik eta Arbitroen Biltzar Teknikotik gure babes osoa eskaini nahi diegu eta zorterik onena opa diegu erronka berri honetan.