Bilatzailea Kontaktua
...

Denboraldiko gol onenaren saria

Argazkia: Futbol en Línea

Gipuzkoako Futbol Federazioak futboleko eta areto futboleko denboraldiko gol onenaren saria emango du aurten lehen aldiz. Bertan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • 2021-22 denboraldikoa izan behar du.
  • GFFko gizonezkoen edo emakumezkoen txapelketaren batean sartutako gola izan behar du.
    • Futbola
      • Erregionalak: Ohorezko Erregional Maila, Goregnoen Maila eta Erregional 1. Maila
      • Jubenilak: Ohorezko Jubenilen Maila eta Jubenilen 1. Maila
      • Kadeteak: Ohorezko Kadeteen Maila eta Kadeteen 1. Maila
      • Infantilak: Ohorezko Infantilak, 1. Mailako infantilak/ Infantil F8 eta Infantil Txiki
    •  Areto Futbola:
      • Erregionalak: Lurraldeko Lehen, Bigarren eta Hirugarren Mailak eta Emakumezkoen Lurraldeko Maila.
      • Jubenilak-Kadeteak
      • Infantilak
  • Honako dokumentu hau bete behar da eskatzen diren datuekin: 21-22 gol onena

Bideoa eta dokumentua komunikazioa@fgf-gff.org helbide elektronikora bidali behar dira. Kluben kasuan, aukera izango dute nahi izanez gero barneko korreotik bidaltzeko. Bideoak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 29a, igandea izango da.

Federaziotik, interesa duen edonor lehiaketan parte hartzera animatzen dugu. Zorte on guztioi!