Bilatzailea Kontaktua
...

Hasi dira Gipuzkoako Futbolean praktika egokien dokumentua lantzeko bilerak

Gipuzkoako 30 klubek parte hartu zuten atzo, urriak 21, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako eztabaida-foroan, eskola kirolaren, adin goiztiarretako mugikortasunaren eta gure kluben arteko erakarpenaren arloko praktika egokiak bateratzeko prozesuari ekiteko.

Parte-hartzaileak, bi taldetan banatuta, Donostian eta Bergaran bildu ziren, Federazioko zenbait zuzendariren koordinaziopean. Jardunaldi horien helburua Gipuzkoako futbol taldeen artean errespetuzko giroa sortzeko balioko duen jardunbide egokien dokumentu bat adostea da.

Hurrengo bilerak azaroan izango dira, eta lanak urtea bukatu baino lehen amaituko dira.