Bilatzailea Kontaktua
...

Hauek dira 2023/24 denboraldiko Ohorezko Erregional Mailako epaileak

Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailako epaileak prest daude txapelketa hasteko. Guztira 36 epailek osatuko dute Gipuzkoako futbolaren maila goreneko partidak zuzenduko dituen taldea.

Denboraldi honetan esperientzia gehien duten bost kidek 10 eta 19 urte daramatzate kategorian. Bestalde, 15 dira debutatu duten epaileak. Kategoriako gazteenak, berriz, 20 urte ditu. Beteranoenak, aldiz, 44 urte. Kategoriaren batez besteko adina 26 urtekoa da.