Hauek dira Gipuzkoako Selekzioetako entrenatzaileak

Ezkerretik eskuinera: Ander Ruiz, Asier Iriondo, Txema Fraile, Josu Zubia, Asier Galdeano eta Amaia Aguirre.
Emakumezkoen eta Gizonezkoen Gipuzkoako Selekzioen entrenatzaileak aurkezten dizkizuegu.
Emakumezkoen sekzioa ondorengo hauek zuzenduko dute:
- Asier Iriondo – entrenatzailea
- Amaia Aguirre – bigarren entrenatzailea
- Eguzkiñe Peña – laguntzailea
- Asier Galdeano – atezainen entrenatzailea
Gizonezkoena, berriz, honela osatuta dago:
- Josu Zubia – entrenatzailea
- Txema Fraile – bigarren entrenatzailea
- Ander Ruiz – atezainen entrenatzailea
Datorren abenduaren 29an Kadete Mailako emakumezkoen eta gizonezkoen selekzioek Gabonetako Lurralde arteko Selekzioen Txapelketa jokatuko dute Arabako eta Bizkaiko Selekzioen aurka. Neskek Agorrosinen (Bergara) jokatuko dute 11:00etatik aurrera; mutilek, berriz, Loinazen (Beasain), ordu berean.