Bilatzailea Kontaktua
...

Hiru urteko zigorra epaile bati erasotzeagatik

Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak hiru urteko zigorra ezarri dio talde bateko kide bati, partida bat amaitu ondoren epaileari erasotzeagatik.

Gipuzkoako Futbol Federazioak kirol jardueran edozein jokabide bortitz, xenofobo, sexista, homofobo edo intolerantea baztertzen eta gaitzesten du behin eta berriz, eta bere esku dauden ekintza guztiak egingo ditu jokabide horiek gure kiroletik desagerrarazteko.

Era berean, gure klub guztiek horrelako jarrerak ezabatzeko hartutako konpromiso irmoa eskertzen du, eta gure gizarteak defendatzen dituen balioen (hala nola bizikidetza, errespetua eta tolerantzia) aldeko hezkuntza lanarekin jarraitzera animatzen ditu.