Bilatzailea Kontaktua
...

Historiara pasako den asteburua Gipuzkoako emakumezkoen futbolarentzat

Pasa den asteburua nekez ahaztuko dute Gipuzkoan emakumezkoen futbola bizi eta jarraitzen dutenek; izan ere, Gipuzkoako Futbol Federazioko Erregionalen Ohorezko Mailan, hau da, probintziako emakumezkoen maila altueneko kategorian, lehen aldiz epaile laguntzaileekin jokatu dute.

Gipuzkoan maila horretan hiru epailerekin historian lehen aldiz jokatu den partida ostiral gauean izan zen Mojategin Leintz Arizmendi eta Beti Gazteren artean. Larunbata eta igandea bitartean historiara pasako diren beste zazpi jardunaldi ere jokatu ziren.

Leintz Arizmendi eta Beti Gazte ostiral gauean Mojategin jokatutako partidan.

Hona hemen 2. jardunaldi horretako emaitza guztiak:

  • Real Sociedad S.A.D. C 8-0 Intxaurdi K.E.
  • Zumaiako F.T. 6-0 Tolosa C.F. B
  • Mariño C.D. 4-0 Ostadar S.K.T.
  • Bergara K.E. 0-1 Urola K.E.
  • Leintz Arizmendi K.E. 1-5 Beti Gazte K.J.K.E.
  • Hernani C.D. 8-0 Urnieta K.E.
  • Touring K.E. 8-0 Amaikak Bat Mutriku K.E.
  • Antiguoko K.E. 2-3 Lagun Onak C.D.

Aurtengo denboraldairi dagokionez, kostu hori Federazioak bere gain hartuko du. 2022/23 denboraldia amaitutakoan egoera aztertuko da etorkizunari begira erabaki bat hartzeko.