I. GIPUZKOAKO FUTBOL SARIAK
Pasa den ekainaren 10ean Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbolaren Galaren lehen edizioa ospatu zuen Tolosako Topic aretoan. I. Gipuzkoako Futbol Sarietan hainbat sari banatu ziren 2021/2022 denboraldian Gipuzkoako futbolean izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan zuten pertsona, klub eta erakundeei. Era berean, omenaldia egin zitzaion Tolosa C.F.-ri bere mendeurrenean anfitrioi gisa jardun baitzuen. Azkenik, Gipuzkoako emakumezkoen futbolaren aitzindariei ohorezko saria emanez itxi zen gala.
Hona hemen Gipuzkoako Futbol Sarien lehenengo edizio honetako sarituen zerrenda:
- Tolosa C.F. – Mendeurrena
- Beasain S.D. (3. RFEF Maila) – Talde onena
- D. Eibar (Emakumezkoen Euskal Liga) – Talde onena
- Iñigo Mendia (Tolosa C.F.) – Entrenatzaile onena
- Sanpedrotarra F.E. – Kiroltasuna
- Intxurre K.K.E. – Kiroltasuna
- Mattin Otxoa – Epaile onena
- Nerea Rey – Epaile onena
- Kirol Egokituen Gipuzkoako Federazioa – Garapen soziala
- Vasconia C.D. – Klub onena
- Lauburu K.E. Ibarra – Areto Futboleko klub onena
- Mario Ballesteros – Areto Futboleko entrenatzaile onena
- Miriam Arana – Areto futboleko jokalari onena
- Iosu Monge – Areto Futboleko jokalari onena
- Real Sociedad S.A.D. (emakumezkoak) – Kirol lorpena
- Hodei Tena – Futboleko ibilbidea
- Jakes Aranbarri – Gol onena
- Izaro Allende – Gol onena
- Eneko Agirregomezkorta – Areto Futboleko gol onena
- Juanan Larrañaga – Gipuzkoako Futboleko mitoa
- Emakumezkoen futbolaren aitzindariak – Marian Arizeta, Koldo Fernandez, Sorkunde Garate, Sebas Martija, Koki Eskisabel eta Arantza Mata
Gala osoa ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizuegu bideoa.