Bilatzailea Kontaktua
...

Irene Paredes, Gipuzkoako Futboleko Mitoaren Saria

Irene Paredes Munduko Txapelketan Jenni Hermoso eta Alexia Putellasekin batera. Argazkia: Getty Images

Gipuzkoako Federazioko Zuzendaritza Batzordeak aho batez erabaki zuen atzo egindako bileran Irene Paredes legazpiarrari Gipuzkoako Futboleko Mitoaren Saria ematea, Zelanda Berriko eta Australiako munduko txapelketa irabazi duelako.

Kirol lorpenaz gain, Federazioak jokalariak egindako kirolaren balio unibertsalen defentsa eta emakumezkoen futbolaren hobekuntzaren aldeko apustua nabarmentzen ditu.

Irene Paredesek gure lurraldeko lau klubetan jokatu du (Ilintxa, Urola, Zarautz eta Reala), eta aurreko denboraldian, gainera, Liga eta Europako Txapeldunen Liga irabazi zituen Bartzelonarekin.