Bilatzailea Kontaktua
...

JOSE ANTONIO AROSTEGUI (GOIAN BEGO)

Gipuzkoako futbola doluz dago. Joan den larunbatean, Jose Antonio Arostegui Aristeguietak utzi gintuen 93 zituela.  40 urte baino gehiagoz Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko idazkari; 8 urtez federazioko langile; Futbol Afizionatuaren Batzordeko kide izan zen Jose Antonio eta 1988an FGFren kirol merezimenduaren domina jaso zuen. Federazio honek ez du inoiz ahaztuko Jose Antoniok urteetan zehar Gipuzkoako futbolaren hazkuntza eta funtzionamendu egokiaren alde egin duen guztia. Lerro hauetatik gure doluminak bidali nahi dizkiegu familia eta lagun guztiei, eta bereziki bere seme Joxeani, federazioko langileari. Goian Bego

.