Bilatzailea Kontaktua
...

Josu Zubia izango da Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari berria

Josu Zubia izango da Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Batzordeko lehendakari berria. Zubiak ibilbide luzea darama Gipuzkoako futbolari lotuta: urteetan entrenatzaile gisa aritu da hainbat klubetan, hala nola Añorga, Mondragon, Aloña Mendi, Bergara, Trintxerpe, Astigarragako Mundarro, Aretxabaleta eta Urola taldeetan egon da; baita Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioan ere. 2021eko urtarrilaz geroztik, Federazioko kirol zuzendaria eta Entrenatzaileen Eskolako zuzendaria ere bada.

Hemendik aurrera, beraz, Eskola zuzentzeaz gain, Entrenatzaileen Batzordearen buru ere izango da, bi karguetan batera lan eginez.