Bilatzailea Kontaktua
...

Kadete mailako Gipuzkoako futbol selekzioek abenduaren 30ean jokatuko dute Zumarragan eta Beasainen

kadete mailakoak - gipuzkoako futbol federazioa

Kadete mailako Gipuzkoako selekzioek hirukoa jokatuko dute abenduaren 30ean Arabako eta Nafarroako selekzioen aurka.

Gizonezkoen selekzioak Zumarragako Argixao zelaian jokatuko du, Urola KEren 50. urteurreneko ekitaldien barruan, eta emakumezkoenak Beasaingo Loinaz zelaian, ordutegi berean. Topaketak 11: 00etan hasiko dira.

Gipuzkoako Futbol Federazioak gizonezkoen jubenil eta emakumezkoen jubenil-senior mailako selekzioak ere jarriko ditu abian udaberrian. Helburua kluben lana saritzea eta era guztietako futbolariek esperientzia horretaz gozatzeko aukera izatea da.