Bilatzailea Kontaktua
...

Keinu bat gizarteratzearen alde

Xabab Real eta Loiola Etxea Donostiako F7ko futbol txapelketan parte hartzen duten bi talde dira. Bertan gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden mutilek jokatzen dute. Pasa den asteburuan, jardunaldirik ez zeukatela aprobetxatuz, F11ko lagunartekoa jokatzeko nahia bete zuten Federazioaren eta hainbat entitateren laguntzarekin.

Loiola Etxea

Loiola Etxea 2011n sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko jesuiten gizarte erakundeek egindako hausnarketatik abiatuta, gizarteratze prozesuetan esku hartzeko espazio alternatibo bat eskaintzeko, batez ere, Gipuzkoako espetxeratze prozesuetan. Erakunde honen helburua elkartasun sare baten parte aktiboa izatea da. Sare horrek justuak ez diren egoerak salatu eta gizarte bazterketarekin amaitzeko eta gure gizarteko pertsona pobretuak gizarteratzen laguntzeko proiektuen alde egiten du lan.

Proiektu honen oinarria F7ko futbol taldea osatzea izan zen, Diario Vascok Gipuzkoa mailan antolatzen duen txapelketan parte hartu ahal izateko. Jada lau urtez jarraian parte hartu dute bertan emaitza oso positibo eta arrakastatsuarekin. Gaur gaurkoz 40 pertsona dira talde honen parte: 25 gazte gizarte-inklusiorako programak, taldeko jokalari gisa; bi entrenatzaile; proiektua kudeatzeko teknikaria; eta hainbat boluntario.

Xabab Real

Xabab Real F7ko taldea Hiritarron Harrera Sarearen bidez sortu zen. Sare hori boluntarioek osatzen dute, eta Egian elikagaiak, arropa eta premiazko beste objektu batzuk banatzen dizkiete behartsuenei, etorkinei eta baliabiderik gabeko pertsonei laguntzeko helburuarekin. Horietako futbolzale amorratu batek bota batzuk eskuratu zituen eta talde bat sortzeko aukeraz galdetu zuen. Zerrenda bat sortu zuten interesatuekin eta 2021eko ekainaz geroztik, 20 jokalari inguruk osatutako taldea daukate eta Donostiako F7 Txapelketan parte hartzen dute. Federazioaren bitartez, entrenatzeko zelaia lortu zuten. Lehenik Jesuitetan, gero Martutenen eta azkenik Cesar Beniton, Intxaurdiri esker bi egunetan entrenatzen baitute bertan.

 

Hona hemen Joxe Mari Artola GFFko Zuzendaritza Batzordeko kideak egindako atzoko egunaren bideoa.